Urrezko astoa

Urrezko astoa
Datuak
IdazleaApuleio
GeneroaEleberri pikareskoa
Jatorrizko izenburuaMetamorphoseon eta Asinus aureus
HerrialdeaErromatar Inperioa
Luzio gizon bihurtuta 1345eko eskuizkribuaren irudian (Vatikanoko Liburutegia).

Apuleioren Metamorfosiak gaur egunera arte iraun duen latinezko eleberri erromatar bakarra da. San Agustinek Urrezko astoa (Asinus aureus) deitu zion. K.o. II. mendean idatzi zuen Apuleiok, hain zuzen ere, eta grekotik latinera egokitu zuen. Litekeena da testu originalaren autorea Luzio Patraskoa izatea, baina eleberriaren protagonista nagusi eta narratzailea ere Luzio deitzen denez ez dakigu zehazki. Grekoz idatzitako testua galdu egin zen, baina Λούκιος ἢ ὄνος (Luzio edo Astoa) izeneko antzeko istorio bat ere badago. Autore ezezagun batek idatzi zuen eta seguraski Luzio Patraskoak idatzitako testuaren laburpena edo epitomea da. Antzinatean laburpen hori Luziano Samosatakoak idatzi zuela uste zuten.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in